Uztailerakoak programatzeko, agenda hiru hilabete lehenago irekiko da, apirilaren 20an

AMOREBIETA-ETXANO | 2026an ere jarraipena izango du Amorebieta-Etxanon NANa eta pasaportea atera eta berritzeko zerbitzuak, herritarrei administrazio-izapide horiek udalerrian bertan egiteko aukera emanez.
Polizia Nazionalaren unitate mugikorraren bidez, zornotzarrek modu erosoagoan eta hurbilagoan egin ditzakete izapide horiek. Zerbitzuak harrera ezin hobea izan du orain arte eta 2026rako ere data finko berriak eskainiko ditu, hauek ere hileko hirugarren astelehenetan. Hauek dira 2026ko datak:
- Uztailak 20
- Abuztuak 17
- Irailak 21
- Urriak 19
- Azaroak 16
- Abenduak 21
Hitzorduak emanda daude ekainera arte, eta uztaileko hitzorduak emateko, hiru hilabete arinago zabalduko da agenda, apirilaren 20an. Ohiko moduan, bertaratzeko ezinbestekoa izango da aurretiazko hitzordua eskatzea, HAZen edo 946 300 002 telefonora deituta.
Zerbitzuaren ordutegiak
Arreta ordutegia 9:00etatik 13:30era izango da, eta egun bakoitzean honako izapide hauek egin ahal izango dira:
- NAN egitea edo berritzea (12 €)
- Pasaportea egitea edo berritzea (30 €)
- NANaren ziurtagiri digitala aktibatzea (izapide hori doakoa da, eta ez du aurretiko hitzordurik behar)
Izapide guztietarako, dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da, kudeaketa motaren arabera alda daitekeena. Ezinbestekoa da, halaber, duela gutxiko argazki bat eramatea eta, adingabeen kasuan, behar bezala identifikatutako guraso batekin joatea.
Garrantzitsua da gogoraraztea familia ugariaren titulua aurkezten duten pertsonek ez dutela izapiderik ordaindu behar. Izapideak eskudirutan ordainduko dira hitzorduaren egunean bertan.
Zerbitzu hau tresna garrantzitsua da zornotzako herritarren administrazio-izapideetarako sarbidea hobetzeko, egutegi finko batekin eta hitzordu gehiagorekin, guztiontzako erosotasun eta irisgarritasun handiagoa bermatuz.


