Mozketa honek 5 eguneko iraupena izatea aurreikusten da

AMOREBIETA-ETXANO | Martxoaren 23tik aurrera, Karmen 2.0 proiektuaren baitan urbanizazio-lanak direla eta, beharrezkoa izango da ibilgailuentzako sarbidea etetea Karmen kaletik Konbenio kalerantz. Mozketa honek 5 eguneko iraupena izatea aurreikusten da.
Lanek irauten duten bitartean, Gregorio Mendibil eta Konbenio kaleetako bizilagunek euren garajeetara sartu ahal izateko, Gregorio Mendibil kalerako sarbidea San Juan kaletik gaituko da, zirkulazioa horren arabera antolatuz. Bestalde, Enartzeko biribilgunetik Karmen kalera sartzea debekatuta egongo da, bertako bizilagunentzat izan ezik. Larreatik Luis Urrengoetxea kalera sartzea debekatuta egongo da, garajeentzat eta inguruko bizilagunentzat izan ezik, eta nahitaezkoa izango da Ixerrera biratzea.
Aldi baterako neurri hauek Karmen kaleko urbanizazio-lanen barruan kokatzen dira, eta lanek aurrera egin ahal izateko beharrezkoak dira.
Amorebieta-Etxanoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie zornotzarrei, lanek eta aldi baterako aldaketek sor ditzaketen eragozpenen aurrean erakutsitako ulermenagatik.


