DOT Durangaldea

Ezkurdi Aretoak Esther juradoren “Reencuentro” izeneko erakusketa hartuko du

Martxoaren 6tik 15era bitartean ikusgai izango da

Barikuan zabalduko ditu ateak

DURANGO  | Durangaldeko Artisten Elkarteak 2026ko erakusketa-egutegiarekin jarraitzen du, eta aurten ere elkarteko kide berriei protagonismoa emanez. Martxoaren 6tik 15era bitartean, Durangoko Ezkurdi Aretoak “Reencuentro” hartuko du, Abadiñoko Esther Juradoren bakarkako lehen erakusketa. Orain arte, artistak bere lana sormen eta artisautza arloko topaketa eta gune ezberdinetan aurkeztu izan du.

Esther Juradorentzat, erakusketa hau ez da margolan bilduma hutsa; duela hiru urte sortutako behar pertsonal baten emaitza da. Intuizio argi eta sakon gisa hasi zena, gaur egun bere adierazpen eta lasaitasun iturri nagusi bihurtu da.

Erakusketak bere teknika bereziagatik nabarmentzen da: akrilikoa belakiarekin aplikatua. Metodo honek testurak eta kolore-trantsizioak energia berezi batekin lantzea ahalbidetzen dio artistari, berak “kanalizatutako laminak” deitzen dituen piezak sortuz. Bere lanek ez dute errealitatea modu arrazionalean erreproduzitzea bilatzen; aitzitik, barne-konexiotik sortzen diren mezu eta sentsazioak transmititzea dute helburu.

Kide berri bat

Esther Jurado aurten elkartean sartu diren lau kide berrietako bat da, eta 2026ko egutegian protagonismo berezia izango dute. Otsailean Maite Petralandaren erakusketaren ondoren, Juradok hartuko du lekukoa Ezkurdi Aretoan, Durangoko publikoarekin bere hedapen emozionalerako espazioa partekatzeko.

“Ez zen erabaki arrazionala edo planifikatua izan; barne-dei bat izan zen, sortzera bultzatu ninduen intuizio argi bat”, azaldu du artistak bere sormen-prozesuaz.

Bisita-ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 18:00 – 20:00
  • Larunbat eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:00

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top