Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta gauean zakartu egingo da

EGURALDIA | Gaur giro egonkorra izango da, eta tenperatura maximoak nabarmen igoko dira. Goizean goiz hotz egingo du oraindik, batez ere barnealdean, eta izotza egingo du Araban eta Nafarroan. Azkar igoko da tenperatura, eta balio maximoak 18-20 ºC ingurukoak izango dira ipar partean, eta 15 ºC ingurukoak hegoaldean. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ikusiko ditugu, eguzki tarte luzeekin. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta gauean zakartu egingo da, bolada oso gogorrekin ekialdeko haizeguneetan.


