DOT Durangaldea

Durangaldean 26 graduetatik larunbateko 13etara asteburuan

Larunbatean ez da 13 gradutik pasako Durangaldean

Euri apur bat egingo du asteburuan ARGAZKIA: Vcitor Uriarte

EGURALDIA | Aste honetan udaberria aurreratu ondoren, negua itzuliko da, baina ez du hotz handirik egingo tenperatura maximoak 13 gradutan geratuko badira larunbatean. Bat-bateko aldaketa horrek hodei gehiago eta euri pixka bat ekarriko ditu, baina ez da asko espero.

Gaur fronte hotz bat iritsiko da eta aldaketa espero dugu. Goizean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, lehenengo Kantauri isurialdean eta gero barnealdean; horren ondorioz gaur tenperatura maximoak aurreko egunetakoak baino nabarmen baxuagoak izango dira, batez ere kostalde inguruan non jaitsiera beste lekuetan baino handiagoa izango den. Zeruan goizean goizetik hasiko dira agertzen goi-hodeiak, gero orduak pasa ahala hodeitza trinkoagoa iritsiko da eta arratsaldean euria hasiko du. Euria, batez ere Kantauri isurialdean egingo du, eta gauean zaparrada batzuk ere egin ditzake.

Zapatuan, hotz gehiago

Larunbatean tenperaturaren jaitsiera eta noizbehinka zaparradak. Egunaren lehenengo partean hodeitza tarteka trinkoagoa izango da eta zaparradak egingo ditu noizbehinka, batez ere ipar isurialdean. Arratsaldean ostarteak zabalduko dira eta zaparradak bakanagoak izango dira; atertzeko joera izango du aroak. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak 11-14 ºC artekoak izango dira. Tenperatura minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top