Lehiaketa adin guztietako herritarrei zuzenduta dago eta modalitate desberdinetan jokatuko da

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanok asteburu honetan jasoko du Lehen Europako Speedcubing Txapelketa Zelaietako frontoian, Amore Open lehiaketaren baitan, otsailaren 21ean eta 22an. Aurtengo edizioa berezia izango da, izan ere, Europako txapelketa bat lehen aldiz jokatuko da formatu ofizial berritzailearekin, buruz buruko finalekin, lehia zuzena eta ikusgarritasun handiagoa eskainiz.
Aurten egongo diren kategorien artean, hauek nabarmentzen dira:
- 2×2: Kubo sinple bat, ohikoa baino geruza bat gutxiagorekin, etxeko txikienen artean ospe handia daukana.
- 3×3: Rubiken kubo klasikoa. Kubo honekin hasten dira pertsona asko “speedcubing” mundua ezagutzen eta ikasten. Lehiaketa honek 4 txanda izango ditu modalitate honetan
- 4×4: Kubo honek aurrekoen konplexutasuna areagotzen du eta zailtasun horrek are ospetsuago eta erakargarriako bilakatzen du jokoa.
- Square-1: Lehiatzeko kubo konplexuena da lehiatzeko, bira bakoitzean forma aldatzen baitu.
- Skewb: Kubo hau oso sinplea da, izkinen inguruan biratzen du.
- 3×3/4×4 Blind: 3×3 eta 4x4arekin egiten diren ohiko ebazpenak egiten dira, baina itsu-itsuan. Kategoria honetan, kuboa jada nahasia dagoenean hasten da denbora zenbatzen, eta, beraz, memorizatutako denbora eta itsu-itsuan bereizitako denbora zenbatzen dira.
- Pyraminx: Piramide puzzle hau oso ospetsua da gaur egun, ikasteko oso erraza baita, 3×3 klasikoa baino askoz errazagoa, hain zuzen.
- 3×3 OH: Kategoria hau 3×3 kuboa ebaztean datza, baina kasu honetan esku bakarrarekin. Era berean, txanda bakoitzak kubo klasikoaren txandak bezala funtzionatuko dute.


