Zapatu karnabalerako egun osoko egitaraua prestatu dute.

IURRETA| Aurreko txitxiburnduntzi eta tostada lehiaketaren ostean ekitaldi desberdinak izango dira Iurretan karnabalak ospatzeko.
Horrela, zapatu Karnabal, egun osoko egitaraua prestatu dute. 12:30ean poteo girotua izango da kaskoan. Ondoren herri bazkaria egongo da Askondoko Karpan, eta ondoren bazkalostea girotzeko musika izango da 18:00etatik aurrera, Gautxori elektrotxarangarekin.
Azkenik, otsailaren 17an, Martitzen Karnabal, haurrei zuzendutako ekitaldia izango da Zapotxin pailazoarekin Askondoko Karpan 17:00etan.


