Interesatuek ekainaren 1era arteko epea dute proposamenak aurkezteko
ATXONDO | Herriko Udalak lehiaketara atera du berriro igerilekuko tabernaren kudeaketa. Lizitazio-epea igerilekua udako denboraldian (ekainaren 21etik irailaren 1era) irekita egongo den hilabeteetara luzatzen da.
Proposamenak ekainaren 13ra arte aurkez daitezke. Lehiaketaren oinarriak eta baldintzak “Fitxategiak” atalean jaso daitezke, udalaren webguneko “Kontratatzailearen profila” atalean (www.atxondo.eus). Eskabideak telematikoki aurkeztu behar dira. Eskaerei buruzko informazioa pleguko “Kontratuaren lizitazioa” atalean jasotzen da. Edozein zalantza argitzeko deitu Udaletxera: 94 682 10 09.