Villarreal C taldetik dator, eta talde zornotzarra zuzendu du ligako 24 partida ofizialetan -23 eta Kopako bat-.
FUTBOLA | Amorebieta Kirol Elkarteak jakinarazi du Jandro Castrok ez duela lehen taldeko entrenatzaile izaten jarraituko hurrengo denboraldian. Entrenatzaile asturiarra joan den abenduan iritsi zen klubera, Vila-real C taldetik, eta talde zornotzarra zuzendu du 24 partida ofizialetan (ligako 23 eta Kopako bat). Partida horietan, gureek zortzi garaipen, zazpi berdinketa eta bederatzi porrot lortu zituzten. Jandro buru zutela, urdinak LALIGA Hypermotionen mailari eusteko borrokan murgilduta egon ziren azken jardunaldira arte, erreakzio bikaina eta bigarren itzuli bikaina izan baitzuten.
SDAk hilabete hauetan egindako lan eskerga eskertu dio eta zorterik handiena opa dio bere erronka profesional eta pertsonaletan.