Baliteke euri txikiren bat botatzea

EGURALDIA | Asteazkenaren hasieran zerua oso hodeitsu egongo da, baina goizetik aurrera ostarteak zabalduko dira eta tarteka giroa eguzkitsua izango da. Euria egin dezake, batez ere arratsaldean eta kostaldean, orduan haizeak mendebaldetik edo ipar-mendebaldetik joko duelako. Egunaren hasieran eta amaieran hego-haizea izango da nagusi. Tenperatura jaitsiko da, batez ere iparraldean.


