‘Legor’ -ek 29 urte ditu eta Durangaldeako ordezkari bakarra da

ATXONDO | Atxondoko Ane Legorburu ETB2ko “El Conquistador del Caribe” saioko 22. edizioan parte hartuko duen lehiakidea bihurtu da. Abentura, erresistentzia eta biziraupen probak uztartzen dituen saioan, Durangaldeko ordezkari bakarra izango da atxondarra. Berak 29 urte ditu eta gizarte integratzailea da.


