DOT Durangaldea

Instagramen, nortasuna ordeztuz, egiten ari diren iruzurraz ohartarazi du poliziak

Irudi publikoen profil faltsuak erabiliz, finantza-produktuetan edo kriptomonetetan inbertsioak egiteko

Irudi publikoen profil faltsuak erabiltzen dituzte

EUSKADI | Ertzaintzako Zibersegurtasuna Koordinatzeko Burutzak Instagram sare sozialaren bidez zabaltzen ari den iruzur-mota berri bati buruz ohartarazi du. Irudi publikoen profil faltsuak erabiliz, finantza-produktuetan edo kriptomonetetan inbertsioak egiteko iruzurrezko aukerak eskaintzen dituzte.

Iruzurra pertsona publiko ezagunak imitatzen dituzten Instagrameko profil faltsuen bidez egiten da. Instagrameko profileko jatorrizko izenen ia berdinak erabiltzen dira, koma bat, gidoi bat edo letra bat aldatuta, eta horrek sareko erabiltzaileari jatorrizko profila dela pentsaraz diezaioke.  Profil faltsuari sinesgarritasun handiagoa emateko, jatorrizko argazkia eta benetako pertsonaren biografia jartzen dira. 

Modus operandia

Profil faltsu hori masiboki benetako figura publikoaren jarraitzaileei segitzen hasten da eta, ondoren, mezu pribatuak bidaltzen dizkie, kriptomonetetan eta hainbat finantza-produktutan inbertitzeko aukera faltsuak eskainiz, ordeztutako pertsona publikoaren ospea eta konfiantza aprobetxatuz.

Biktima ez izateko gomendioak 

  • Erabiltzaile-izen osoa zehatz-mehatz aztertu, jatorrizko profila dela ziurtatzeko, gutxieneko aldaketak bilatuz, hala nola puntuak, azpimarrak, gehitutako zenbakiak edo ordeztutako letrak.
  • Ez fidatu mezu pribatuen bidez jasotako inbertsio-eskaintzez.  Pertsona publikoek inoiz ez dute inbertsio pertsonalik eskaintzen edo kudeatzen sare sozialen bidez.
  • Kontaktu-mota hori jasoz gero, ez erantzun mezuari, ez sakatu esteketan eta ez jaitsi artxiboak. Esteka edo dokumentu horiek webgune faltsuetara birbidera dezakete edo datu pertsonalez edo finantzarioez jabetzen den software maltzurra izan dezakete.
  • Ez eman datu pertsonalik edo bankuko daturik, eta inoiz ez partekatu, besteak beste, NANa, kontu-zenbakia, pasahitzak edo egiaztapen-kodeak.

Finantza-datuak eman badira, gomendatzen da dagokion banku-erakundearekin harremanetan jartzeko transakzioak edo kreditu- edo zordunketa-txartelak blokeatzeko. 

Era berean, Zibersegurtasuna Koordinatzeko Burutzatik herritarrei eskatzen zaie, iruzur-modalitate horren biktima izan badira, gertueneko Ertzain-etxera joan eta salaketa jartzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top