DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Atxondoko Aalberts Tey enpresako langileak, greban

Joan den ostiralean hasi zen, gaur jarraituko du, ostegun, ostiral eta larunbatean, sindikatuetako iturriek adierazi dutenez

Greba pasadan ostiralean hasi zen

ATXONDO |  Aalberts Surface enpresa lan-gatazkan murgilduta dago. Atxondoko enpresa horretako langileek joan den ostiralean hasi zuten greba, lan-hitzarmeneko puntu batekin negoziazioan ados ez zeudelako. Larunbatean grebak jarraitu zuen, astelehen honetan bezala, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez. Aste honetan grebak ostegun, ostiral, larunbat eta astelehen honetan jarraituko du.

Duela egun batzuk sindikatuetako iturriek azaldu zutenez, sei hilabete daramatzate baldintza duinak dituen enpresa-itun bat negoziatzeko zain, «baina enpresa negoziazioa luzatzen saiatzen ari da, hileroko bilerak deituz eta batzordearekin bilera horietan aurrerapenik egin gabe».

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top