Tenperaturak 22 gradu ingurukoak izango dira Durangaldean

EGURALDIA | Asteazkenean zaparradekin jarraituko dugu ipar partean eta 21-25 ºC arteko tenperatura maximoekin lurralde osoan. Hodeitza, oro har, saretuago ikusiko da, baina egunean zehar itsasotik hodeitzar ilunak sartuko dira eta zaparradak botako ditu Kantauri isurialdean; tarteka trumoi-ekaitzak jo dezake eta zenbait lekutan zaparrada handiak bota. Hegoaldean hodeiak urriagoak izango dira eta ostarte zabalak irekiko dira. Haizeak ipar-mendebaldetik jotzen jarraituko du, intentsitate apur batekin, batez ere arratsaldetik aurrera.