Tenperaturak aurreko jardunaldikoen antzekoak izango dira

EGURALDIA | Asteartean tenperatura freskoekin jarraituko dugu eta zaparradak espero ditugu. Egun osoan hodei dezente egongo dira, eta euri txikia eta tarteka zaparrada trumoitsuak espero ditugu. Arratsaldean hodeiak zertxobait gutxituko dira. Tenperaturak aurreko jardunaldikoen antzekoak izango dira. Iparraldeko eta ipar-mendebaldeko haize bizia.