Zornotzarrek 2025eko jaietako jarduerei, zerbitzuei eta antolaketari buruzko iritzia eman ahal izango dute

AMOREBIETA-ETXANO | 2025eko Karmengo jaiak amaitu ondoren, Amorebieta-Etxanoko Udalak hitza eman nahi die beste behin herritarrei eta egun hauetan bizitakoari buruz duten iritzia jasotzeko inkesta ireki eta anonimo bat jarri du abian, hurrengo urteko jaien antolaketa hobetzen jarraitzeko asmoz.
Inkestak programako hainbat jarduera baloratzeko aukera ematen du, hala nola kontzertuak, antzerkiak, txupinazoa, marmitako lehiaketa, danborradak edo su-artifizialak, baita jaietan eskainitako hainbat udal zerbitzu ere, esaterako komun publikoak, garbiketa, puntu morea, irisgarritasuna edo marmitako lehiaketarako mahai-banatzea. Halaber, jaiak modu orokorrean ere baloratu daitezte, baita datozen urteetarako iradokizun edota proposamenak egin ere.
Parte-hartze prozesu hori zabalik dago jada online inkesta bidez eta euskaraz edo gaztelaniaz bete ahal izango da, esteka honen bidez
Udalak jaietan parte hartu duten pertsona guztiei beren esperientzia partekatzeko deia egin du.