Interesa duten negozioek HAZen ematen dezakete izena aurrez establezimendu guztietara bidalitako izen-emate orria aurkeztuz

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko Udalak dagoeneko zabaldu du Amorebono 2025 kanpainan izena emateko epea parte hartu nahi duten saltoki eta lehen sektoreko ekoizleentzat. Bono kanpaina berria irailean hasiko da eta ohiko moduan, helburu izango du tokiko erosketak bultzatzen jarraitzea eta herriko negozioei laguntzea.
Aurten, aurreko edizioetan bezala, kanpaina mota guztietako merkataritza-establezimenduei eta tokiko ekoizleei zuzenduta dago, betiere establezimendua Amorebieta-Etxanon badago eta plantillan 25 langile baino gehiago ez badaude.
Nola eman izena
Kanpainan parte hartu nahi duten negozioek izena emateko aldez aurretik establezimendu guztietara bidalitako izen-emate orria aurkeztu beharko dute, bertan eskatzen den dokumentazioarekin batera, Herriko Plazan kokatuta dagoen Herritarren Arretarako Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, 7: 30etatik 15:00etara. Kanpainaren oinarriak eta izena emateko orria jaso ezean, dokumentazio hori HAZen, Zelaietan eta Dendariak eta Iraunkor elkartean ere egongo da eskuragarri. Izena emateko epa kanpaina amaitu bitartean mantenduko da zabalik.
Udalak Amorebieta-Etxanoko merkatariak kanpaina honetan parte hartzera gonbidatzen ditu. Kanpainaren helburua da tokiko kontsumoa sustatzea, ekonomia dinamizatzea eta udalerriko kaleak topagune eta jarduera gune izaten jarraitzea. Ekimen honetan parte hartzea funtsezkoa da inguruko saltoki eta ekoizleen bizitasuna bermatzeko.