Lehen aldiz egin da ekimen hau, eta xedea da herriarekin eta bere tradizioekin lotura sendotzea haurtzarotik

AMOREBIETA-ETXANO | Udalak azken bi urteetan jaiotako haurrei ongietorria egin die Karmengo jaien baitan astelehen honetan burutu den ekitaldi berezi batekin. “Ekimen honen bidez, zornotzarron herrira batu diren haurrei ongietorria eman nahi diegu. 2023ko ekainaren 17tik 2025eko ekainaren 30a bitartean jaiotako haurrak eta haien familiak bildu gara udaletxean, eta Amorebieta-Etxanoko ikur den zapi urdina jarri diegu. Ekitaldi sinbolikoa da, eta badakigu ilusio handia egin duela”, adierazi du Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkateak.
Lehen aldiz egin da ekimen hau, eta xedea da herriarekin eta bere tradizioekin lotura sendotzea haurtzarotik.