Uztaila 35 graduko tenperaturarekin iritsi da

Euskalmetek abisu laranja indarrean mantendu du gaurko maximoengatik

Egun berria tenperatura altuekin GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Asteartean tenperatura apur bat jaitsi daiteke kostaldean. Eguna beroa izango da oraindik barnealdean, maximoak 30 eta 35 ºC artekoak izango dira, baita apur bat altuagoak ere Ebroko haranaren inguruan. Kostaldean zerua lainotuta egongo da tarteka, behe-hodeiekin, eta maximoak 30 ºC-tik behera geratuko dira. Barnealdean, goizean eta arratsaldeko lehen orduetan eguzkitsua izango da; arratsalde-gauean, bero-hodeiak izango ditugu tarteka, eta, ziurrenik, zaparrada trumoitsu batzuk. Iparraldeko haizea egunaren bigarren partean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top