Tenperaturak gora egingo du egunek aurrera egin ahala

EGURALDIA | Eguzkia eta gero eta bero handiagoa, datozen egunetarako eguraldia. Oraingoz egonkor dago, ekaitzik gabe. Tenperaturak gora egingo du egunak igaro ahala. Maximoak 30 izango dira gaur, 30 larunbatean eta 33 igandean.

Ostirala
Ostiralerako eguraldi eguzkitsua eta udatiarra. Tenperatura maximoak igo egingo dira eta barnealdean 30 ºC-ren bueltan ibiliko dira berriro, kostaldean 25 edo 26 ºC-ren bueltan. Tenperatura minimoek antzera jarraituko dute. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, eta goizean goiz behe-lainoa egongo da. Erdialdeko orduetan haizea ipar-ekialdetik finkatuko da eta arratsaldean indartu egingo da, batez ere kostaldean eta Ebro ibarrean.
Larunbata
Larunbatean tenperatura 2 edo 3 ºC igoko da eta beroak izango dira berriro. Barnealdeko maximoak 30 ºC-tik gora kokatuko dira kasu askotan, eta 35 ºC-ra ere iritsiko dira. Kostaldean brisa ibiliko da eta termometroak 30 ºC-tik behera geratuko dira. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da; egunaren lehen orduetan behe-lainoa sortuko da barnealdean eta behe-hodei batzuk agertuko dira kantauri isurialdean.