DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Gaur, asteazkena, ezegonkortasuna eta beroa baretzera joko dute

Arratsaldean haizearen aldaketak tenperaturaren jaitsiera ekarriko du

Eguraldi lasaiagoa gaurko Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Asteazkenean ezegonkortasuna eta beroa baretzera joko dute. Goizaldean zaparradak eta ekaitzak izan daitezke, batez ere mendebalderantz. Goizak arnasa hartuko du, baina arratsaldean ezegonkortasunak azken kolpeak emango ditu euri erauntsi moduan. Bestalde, hegoaldeko haize bizi samarrek tenperaturak balio altuetan mantenduko dituzte hasieran. Arratsaldean mendebaldeko haize freskoagoa sartuko da, kostaldean gogorrago putz eginez eta tenperaturari eraginez. Hala ere, maximoak 30 ° C-ra irits daitezke puntu askotan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top