DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Abadiñoko ortu publikoak martxan daude dagoeneko

Denera, 50 metro koadroko 51 lurzati banatu dituzte

Ortuak lantzeko baliabide materialak eta lanabesak Udalak eman ditu

ABADIÑO | Abadiñoko herritarrak hasi dira Tornosolo landa eremuko ortu publikoetan lanean.
Denera, 50 metro koadroko 51 lurzati banatu dituzte abadiñarren artean.

Prozedura administratibo guztia bete ostean, baldintzak bete dituzten eta aurrera jarraitu nahi izan duten pertsona guztiei esleitu zaie lurzatia.

Erabilera egokia sustatzeko, ortuak lantzeko baliabide materialak eta lanabesak Udalak eman ditu. Era berean, ortuak era eraginkorrean erabiltzeko formakuntza saio bat ere eskaini da, eta, bertan, hainbat alderdi praktiko landu dira: lurra nola zaindu, ureztatzeko sistemak, landatzeko epeak…

Proiektu honen bitartez, autokontsumoa sustatu nahi du Abadiñoko Udalak, bizimodu jasangarriago eta osasungarriago baterantz urrats eginez. Era berean, Abadiño Lagunkoiaren I. Ekintza Planeko beste ekimen bat garatu da proiektu honen bitartez.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top