Osakidetzak herritarrei gogorarazten die webgunean kontsulta dezaketela arreta-ordutegia

DURANGALDEA| Osakidetzak, berrikuntza gisa, aurten, informazio eguneratua ematen du egunero bere webgunean Lehen Mailako Arretako osasun-zentroen jarduera-ordutegiari buruz. Euskal osasun zerbitzuak tresna hau erabiltzea gomendatzen die herritarrei (bere webgunean dago eskuragarri), udan ordutegiek egokitzapenik izan duten egiaztatzeko. Bestela, beren osasun-zentrora deituz ere egiazta dezakete.
Izan ere, egun horietan gertatu ohi den bezala, Osakidetzak osasun-zentro jakin batzuen ordutegiak egokituko ditu udako oporretan. Horrela, bateratu ahal izango dira kalitatezko osasun-laguntzaren jarraitutasuna, profesionalen atsedena, eta negu osteko zerbitzuen eskari txikiagoa. Nolanahi ere, Osakidetzak gogorarazi du ahalegin handia egin duela ohiko arreta-denborak mantentzeko.
Izan ere, 211 osasun-zentrotan, hau da, % 63an, ez da inolako murrizketarik egongo pazienteei arreta emateko orduan; hots, ohiko ordutegiak mantenduko dira, aurreko udan baino 56 zentro gehiagotan. Ordutegietan egokitzapenen bat egingo duten zentroen artean, aldaketa nagusia da arreta-ordutegia 08:00etatik 17:00etara izango dela, eta ez 20:00ak arte. Baliteke osasun-baliabideren bat une jakin batean ixtea, baina egun solteetan izango da soilik, eta inola ere ez modu jarraituan. Oro har, asteko egunen batean ordu batzuk irekitzen dituzten kontsultategiak izaten dira.
Irekitzeko ordutegitik kanpo, osasun-laguntza bermatuta egongo da asistentzia-sare zabalari esker. Sare horrek, Etengabeko Arreta Guneekin (EAG), larrialdietako eta emergentzietako ospitale-zerbitzuekin, eta etxez etxeko arretarekin batera, kalitatezko osasun-arreta ematen diete herritarrei udako hilabeteetan. Aldi horretan, gainera, arnas-gaixotasunen presentzia murrizten da, eta, ondorioz, asistentzia-eskari txikiagoa izan ohi da.
Nolanahi ere, Osakidetza saiatu da ahalik eta ordutegi-egokitzapen eta baliabide-itxiera gutxien egiten. Izan ere, udako estaldura-premiei erantzun ahal izateko, ezohiko hainbat neurri aktibatu dira, hala nola Lehen Mailako Arretako betetzeko zailak diren lanpostuen EPEa edo Gaztetzeko eta Fidelizatzeko Programa, uda hasieran egoitza amaitzen duten BAMEak kontratatu ahal izateko.
OSI Barrualde-Galdakao
Ordutegia: 8 – 17
o Amorebieta-Etxano: Ekainaren 30etik irailaren 5era
o Durango-Landako: Uztailaren 7tik irailaren 5era
Itxita egongo dira
o Mañaria eta Izurtza: Utzailaren 28tik irailaren 5era
Ordutegi guztiak kontsultatu ditzakezu HEMEN
El 63% del total
De hecho, en 211 centros de salud, lo que supone el 63% del total, no va a haber ningún tipo de restricción en la atención a las y los pacientes, es decir, se mantienen los horarios habituales. Entre los centros que realizarán algún tipo de adaptación, la principal modificación es que el horario de atención será de 8.00 a 17.00 horas, en lugar de hasta las 20.00 horas. Podría darse el cierre puntual de algún recurso sanitario, aunque serán durante días esporádicos, y en ningún caso de manera continuada. Generalmente, son consultorios que abren algunas horas durante algún día de la semana.