Eraikina Montorreta kaleko 8. zenbakian dago, antzinako marmolgintza batean

DURANGO | Abenduaren hasieran hartu zuen Kaletik Gaztetxera mugimenduak udaletxe aurrean zegoen postetxea, Gaztetxe bihurtzeko asmoz. Abenduaren 10ean jarri zuen salaketa Durangoko Udalak, eta handik egun batzuetara, 15ean, eraikina hustu zuten.
Hainbat hilabeteren ostean, okupazio berri bat iragarri dute, oraingo honetan Montorreta kaleko 8. zenbakian, Argintza marmoldegi zaharrean. “Denbora luzez aritu gara asanbladatik gaztetxe baten beharra aldarrikatzen eta gaia erdigunean jartzen. Correosen eraikinetik bota ondoren, gazte durangarrok indar handia erakutsi genuen. Guk gazteen interesen alde borrokatzen jarraituko dugu “, nabarmendu dute okupazio berria iragarri ostean.