Temperaturak 30 gradutara ingurura iritsiko dira

EGURALDIA | Asteartean eguzkia izango da jaun eta jabe eta tenperatura are gehiago igoko da. Goizean goiz barnealdeko bailara batzuetan behe-lainoa izango da, baina, gainerakoan, zerua oskarbi agertuko da egun osoan. Tenperatura 25 ºC ingurura iritsiko da kostaldean eta 30 ºC-ra barnealdean; Araba eta Nafarroa hegoaldean 30 ºC-ak ere gaindituko dira. Haizea ahul ibiliko da, eta eguerditik aurrera brisa sartuko da.