Bainu denboraldiak Elorrion irailaren 7ra arte iraungo du

ELORRIO | Elizaldeko igerilekuak datorren astelehenean irekiko dira, ekainaren 9an. Hiru hilabetetan, irailaren 7ra arte, Elizaldek bere zerbitzu guztiak eskainiko ditu: igerilekuak, aldagelak, taberna, baita aulkiak eta eguzkitakoak horretarako prestatutako instalazioan uzteko aukera ere.
Elizaldeko kanpoko igerilekuetara eta bertako instalazioetara sartzeko beharrezkoa izango da abonua eskuratzea edo dagokion eguneko sarrera erostea.
Abonatuek aukera izango dute bertara nahi duten egun guztietan joateko, edukiera beteta ez badago, eta ez dute ilararik egin beharko; lehentasuna izango dute.
Abonua eskuratzeko kiroldegira joan eta bertan dagoen izen-emate orria bete beharko da. Dagoeneko aukera zabalik dago.
Prezioei dagokienez, honakoak dira tarifak:
Kiroldegiko abonatuak | Orokorrak | |
Banakoa | 46,15€ | 61,65€ |
Banako berezia (18 urtez azpikoak eta 65etik gorakoak) | 41,00€ | 51,25€ |
Familiarrra* | 82,00€ | 102,50€ |
Familia ugaria** | 71,75€ | 92,30€ |
Familiar jubilatua | 71,75€ | 82,00€ |
Guraso bakarreko familiarra | 71,75€ | 92,30€ |
Eguneko sarrerari dagokionez, abonatu gabeko 18 urtetik gorakoek 6,50 euro ordaindu beharko dituzte; 3 eta 18 urte bitartekoek eta 65 urtetik gorakoek 4,50 euro; eta 3 urtetik beherako haurrak doan sar daitezke.
Ur jokoak Berrizen

Datorren ekainaren 9an zalbaduko dira berriz Berrizburuko ur-jokoen parkea.
Iaz estreinatu zen, eta berdegune erosoa du atseden leku gisa. Bertan, eguzkitakoak, iturria, eserlekuak eta paperontziak daude.
Ur-eremuari dagokionez, adin desberdinetako urarekin jolasteko hainbat gune daude, hala nola: tamaina desberdinetako zurrusta bertikalak, helize formako bi ur-gortina kiribil eta “Water Jorney-Tide Pool” elementu berritzailea. Elementu horretan, txikienek erreka simulatu batean jolastu edo hainbat tamainatako arroketan eseri ahal izango dute.
Iaz bezala, ur-jokoak astelehenetik igandera erabili ahal izango dira, 10:00etatik 20:00etara, datorren urrira arte. Sakagailu bidez funtzionatzen du, eta erabiltzen denean bakarrik aktibatuko da.
Udalak eskatzen du instalazioak erantzukizunez eta errespetuz erabiltzea, pertsona guztien gozamena bermatuko duen erabilera egokia ziurtatzeko.