DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zerua estalita, zaparradak eta giro freskoa ostegunerako

Tenperatura maximoak jaitsi eta 16 edo 17 ºC ingurukoak izango dira

Zerua estalita egongo da eta zaparradak egingo ditu, GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Ostegunean tenperatura maximoak jaitsi eta 16 edo 17 ºC ingurukoak izango dira; giroak udazkeneko itxura hartuko du. Zerua estalita egongo da eta zaparradak egingo ditu, batez ere egunaren lehenengo partean; arratsaldetik aurrera atertzera egingo du denean, ipar-ekialdean izan ezik, han euri txikia egiten jarraituko du. Ipar-haizea indartu egingo da, bolada oso gogorrekin kostaldean eta Ebro ibarrean, eta hotz-sentsazioa areagotu dezake.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top