DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Teknikari faltsuen iruzur kasu berrien berri eman du Ertzaintzak Bizkaian

Etxean sartu ondoren, gertaera salatu dutenei 300 euro eskatu zizkien aipatutako zerbitzuen truke, eta etxean gela batetik bestera ibili zen emakumeen gauzak hartzen

Ertzaintzak jakin zuen Portugaleten eta Sondikan adineko bi emakumeri iruzur egin ziela

BIZKAIA | Ertzaintzak herritarrei eta, bereziki, adineko pertsonei ohartarazi nahi die Bizkaian teknikari elektrikari faltsuek egindako iruzur-kasu berriez. Teknikari horiek etxebizitzetan sartzen dira kontadore-aldaketa bat egiteko aitzakiarekin, eta, horretarako, diru-kopuru esanguratsua eskatzen dute eta, aldi berean, etxean lapurreta egiten dute.

Atzo, asteartea, Ertzaintzak jakin zuen Portugaleten eta Sondikan adineko bi emakumeri iruzur egin ziela teknikari elektrikaria zela esan zien gizon batek. Bi kasuetan, ustezko iruzurgilea etxeko atarian hurbildu zitzaien biktimei, argi-azterketak egiten ari zela eta kontadoreak aldatu behar zituela esanez, eta, modu horretan, haien etxeetan sartzea lortu zuen. Etxean sartu ondoren, gertaera salatu dutenei 300 euro eskatu zizkien aipatutako zerbitzuen truke, eta etxean gela batetik bestera ibili zen emakumeen gauzak hartzen.

Ertzaintzak herritarrak eta, batez ere, adinekoak, ohartarazi nahi ditu kontu handiz ibil daitezen eta ez daitezen fida azterketa homologatuak egiten ari direla esaten duten langile faltsu horiez, eta adierazitako enpresakoak direla egiaztatzen duen dokumentazioa eska diezaieten.

Gomendatzen du pertsona horiei etxean sartzen ez uzteko, eta, detektatuz gero, berehala jakinarazteko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top