Asteazken eta ostegunean ospatuko da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan

AMOREBIETA-ETXANO | FUTURAL proiektuaren (Empowering the FUTure through innovative Smart Solutions for rURAL areas) lehen Europako Landako Berrikuntza Foroa (EU-RIF) maiatzaren 14an eta 15ean ospatuko da, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan.
Ekitaldi honek landaguneetako berrikuntzaren arloko eragile nagusiak bilduko ditu, ezagutza trukatzeko, berrikuntzak aurkezteko eta garapen adimentsu eta iraunkorraren aldeko aliantza estrategikoak sendotzeko balioko du.
FUTURAL Europar Batasunak finantzatutako ekimena da, eta Europako 21 bazkide biltzen ditu, Atenasko Nekazaritza Unibertsitateak koordinatuta. Helburua gizarte, teknologia eta enpresa arloko soluzio berritzaileak elkarrekin sortzea da, Europako hainbat eskualdetan garatzen diren eragile anitzeko pilotuen (MAPs) bidez.
FUTURAL proiektuko bazkide gisa, Urkiola Landa Garapenerako Elkartea ere parte hartuko du foroan, Durangaldean egindako lanetik ikasitakoa partekatuz eta aurretik proiektuaren foroetan parte hartutako esperientzia baliatuz.
EU-RIF espazio ireki, parte-hartzaile eta inklusibo gisa planteatzen da, non ekintza mota hauek bateratuko diren:
• Tailer praktikoak
• Berrikuntza teknologikoen erakustaldiak
• Politika publikoen inguruko eztabaidak
• Harreman-sareak sortzeko saioak (networking)
Foroak helburu du landa digitalizazioa sustatzea, ikaskuntza partekatua indartzea eta politika berritzaileak proposatzea. Asmoa, proiektuan komunitateetako ordezkariak, ekintzaileak, erakunde publikoak eta EBk finantzatutako beste proiektu batzuk inplikatzea da.
Bi egunetan zehar, parte-hartzaileek zazpi gai nagusi jorratuko dituzten saioetan parte hartu ahal izango dute:
• Gaitasun digitalak eta komunitatearen ahalduntzea
• Lurralde mailako gobernantza parte-hartzailea
• Negozio eredu jasangarrien lankidetzazko diseinua
• FUTURALen Soluzio Adimentsuen eta Meta-bilaketaren Plataformaren Alpha bertsioaren aurkezpena
• Politika gomendioen lanketa kolektiboa
• Landaguneetako berrikuntza onen praktiken partekatzea
• Kasu pilotuen eta kanpoko eragileen arteko loturak
Foroa bereziki zuzendua dago:
• Landa-komunitateei eta tokiko liderreri
• MAP eta Europako landa-sareei
• Ekintzaileei, berritzaileei eta landa-ETEei
• GKEei, elkarteei eta herritarren plataformei
• Europar Batasuneko finantziazioa duten proiektuei
• Erakunde publiko eta politika arduradunei
• Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroei