Arratsaldean hodei geruza trinkotu egingo da eta zaparradak egingo ditu

EGURALDIA | Igande arratsaldean ezegonkortasunarekin jarraituko dugu. Goizean hodeitza aldakorra izango da; zenbait momentutan hodeiak gailenduko dira eta zaparrada bakanen bat bota dezake, baina beste une askotan ateri egongo da eta urdingune batzuk ere agertuko dira. Arratsaldean hodei geruza trinkotu egingo da eta zaparradak egingo ditu, zenbait tokitan trumoitsuak izan daitezke. Mendebaldeko eta iparraldeko haizea ibiliko da eta eguneko tenperatura apur bat jaitsiko da.