Apirila 3.929 langabeturekin itxi da, 2023ko urriko antzeko zifrekin

DURANGALDEA | Eskualdeak ez zuen horrelako daturik erregistratzen duela hilabete askotik. 2023ko urrira jo behar da ikusteko orduan langabe kopuru bera egin zuela eskualdean: 3.929 langabetu zehazki. Apirila azken urteetako erregistro txikienekin ixten da. Durangaldean langabeziak behera egiten jarraitzen duen bosgarren hilabetea da. Elorrion, Iurretan eta Mañarian izan ezik, gainerakoetan joera beheranzkoa izan da, eta Ermuan langabeziaren % 10 gainditu da.