DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Garaitarrak Lantziegon izan dira senidetzea berritzeko

2023an, bi udalek harremanei berrekitea erabaki zuten, eta 2024an Lantziegoko bizilagunak Garaira hurbildu ziren

Hurrengo bisita datorren irteko maiatzean iznago da

GARAI | Garaiko eta Lantziegoko udalak 2013. urtean senidetu ziren, bi udalek berariaz hartutako erabaki eta sinaturiko akordioen bitartez. Hori horrela, urte batean, Garaiko herritarrak Lantziegora eta, hurrengoan, Lantziegokoak Garaira hurreratzen dira, senidetzako akordio hori urtero-urtero berrituta. Bi herrien arteko senidetasun-erabaki horren ikurrak ditugu Garaiko San Migel elizaren ondoan landatutako artea, mugarria eta mahastia.

2020 urtean, zorigaiztoko pandemia tarteko, eten egin zen harreman-bide hori. Hurrengo bi urteetan ere ez zen halakorik egin. 2023an, ostera, harremanak berreskuratzeko hautua egin zuten bi udalek. Pasa den urtean, Lantziegoko herritarrak Garaira hurreratu ziren.

Aurten garaitarrak hurreratu dira Arabako Errioxara, Lantziegora, hain zuzen.

Antolatu diren ekitaldien esparruan, ohikoa den gisan, senidetutako herrietako kideek talde-argazkia atera zuten atzo Garaiko artea eta Lantziegoko Udalaren ezaugarriak ezarrita dauden parkean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top