DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ostiral honetan abiatuko da merkataritzako bonuen kanpaina

Ohi bezala, 30 euroko erosketa batengatik 20 euro ordainduko dituzte herritarrek

Bonoekin, 30 euroko erosketa batengatik 20 euro ordainduko dituzte herritarrek

ELORRIO | ‘Elorrixon dendarik denda’ izena duen kanpaina maiatzaren 2an abiatuko da eta 31n bukatu. Elorrioko Udalak 20.000 euro bideratu ditu herriko merkataritza eta komertzio txikiak sustatzeko.

Bonoekin, 30 euroko erosketa batengatik 20 euro ordainduko dituzte herritarrek; hau da, %33 aurreztuko dute. 18 urtetik gorako pertsona bakoitzak bi bonu trukatzeko aukera izango du. Bi aldiz baliatu ahalko dute deskonturako aukera edo bi bonuak erosketa bakarrean erabili –azken kasu horretan, erosketaren zenbatekoa gutxienez 60 eurokoa izan beharko da–.

Komertzio bakarrean edo bitan egin ahalko dira erosketak; betiere, kanpainara atxikitutako negozioak badira. Guztira, Elorrioko 27 komertzio atxikitu dira oraingoan kanpainara, eta bakoitzak 74 bono izango ditu herritarren eskura.

Aurreko kanpainetan bezala, bono fisikoen ordez, merkatariek kudeatutako aplikazio informatikoa erabiliko da. Hala, herritarrek euren NANarekin komertzioetara joan eta erosketa egin beharko dute bakarrik; hau da, ez dute bestelako euskarri edo agiririk beharko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top