Tenperatura maximoak aurreko eguneko maila berdintsuan edo graduren bat gorago geldituko dira

EGURALDIA | Ostegunean giroa argituz joango da. Goizean zerua lainotuta egongo da eta Kantauri isurialdean zirimiria egingo du, batez ere goizean goiz eta ipar-ekialdeko zenbait lekutan. Egunak aurrera egin ahala, hodeitza saretuz joango da eta arratsaldean ostarte zabalak irekiko dira. Araba hegoaldean eta Nafarroa hegoaldean, goizean goizetik giroa eguzkitsua izango da. Tenperatura maximoak aurreko eguneko maila berdintsuan edo graduren bat gorago geldituko dira. Minimoak, berriz, asteazkenekoak baino epelagoak izango dira. Iparraldeko haizea nagusituko da, goizean ipar-mendebaldekoa eta arratsaldean ipar-ekialdekoa.