DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ostiral Santua goizean eguzkitsu eta tarteka zaparradekin

Tenperatura maximoak 20 gradutik gorakoak izango dira eskualdean

Goiza eguzkitsua izango bada ere arratsaldean zaparradak espero dira GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Ostiralaren lehenengo partean giroa lasaia izango da. Goizean hodeiak eta ostarteak izango dira eta ez du euririk egingo. Arratsaldean hodeiak gailenduz joango zaizkie ostarteei eta euritara joko du. Arratsalde-gau partean zaparrada batzuk botako ditu han-hemenka eta ekaitzak jo dezake. Hego-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoek gora egingo dute nabarmen; 20 ºC-tik gorakoak izango dira. Egunaren amaieran mendebaldeko kostaldean haizea mendebaldera aldatuko da, bolada oso gogor batzuekin.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top