Tenperaturak udazkenekoak udaberrikoak baino gehiago izango dira

EGURALDIA | Giro aldakorra asteazkenean. Goizaldean zerua tarteka hodeitsu egongo da eta iparraldean euria egin dezake oraindik, batez ere kostaldean. Goizean zerua hodei gutxirekin geratuko da eta horregatik goizean goiz barnealdean hotza egingo du; hegoaldeko zenbait lekutan izotza egin dezake. Tenperatura maximoak, berriz, igoko dira, baina udazkeneko itxurarekin jarraituko dute momentuz. Arratsaldean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta hodeiak ugaritu egingo dira berriro. Arratsalde-gau partean zaparradak botako ditu; elur-kota, 1200 eta 1500 metro artean.