DOT Durangaldea

8M Abesti Feministen lehiaketan lanak aurkezteko azken eguna ostirala izango da

Lehiaketa 16 urtetik gorakoentzat da, eta banaka (1 edo 2 pertsona) zein taldean (3 lagun edo gehiago) parte hartzeko aukera ematen du

Lanak aurkezteko epea bariku hoentan izango da

DURANGO | M8 Abesti Feministen Lehiaketarako hautagaitzak aurkezteko epea ostiral honetan, 2026ko otsailaren 13an, amaituko da. 16 urtetik gorakoei zuzenduta, lehiaketak genero berdintasuna sustatzen du musikaren bidez, eta bi adin-kategoriatan antolatzen da: 16 eta 30 urte bitartekoak, eta 30 urtetik gorakoak.

Bakarlari edo talde bakoitzak gehienez ere 10 minutuko bi abesti, original edo bertsionatu, aurkeztu ahal izango ditu. Musika estilo guztiak onartzen dira. Letrak PDF formatuan aurkeztu beharko dira, eta euskara edo gaztelania ez den beste hizkuntza batean badaude, haien itzulpena erantsi beharko da. Emanaldiak “a capella”, instrumentuekin edo oinarri musikalaren gainean egin ahal izango dira, mp3 formatuan. Bakarlari gisa hartuko dira pertsona bakarreko edo bi lagunek osatutako parte-hartzeak; hiru lagun edo gehiagokoak, berriz, talde gisa sailkatuko dira.

Parte hartu nahi dutenek izen-ematea online egin behar dute, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Horretarako, izen-emate orria, abestiaren letra PDF formatuan, YouTubeko grabaziorako esteka eta, finalista izanez gero, behar teknikoak aurkeztu beharko dira. Epaimahaiak 12 abesti aukeratuko ditu, eta martxoaren 5ean argitaratuko dira.

Abesti finalistak zuzenean joko dira martxoaren 28an, Plateruenan egingo den azken ekitaldian. Lehiaketako sariak 130 eta 600 euro bitartekoak izango dira eta honako sailetan banatuko dira: adin-kategoriak, herri-bozketaren irabazlea, euskarazko abesti onena eta aipamen bereziak.

Durangoko Udalak lehiaketaren edizio berri honetan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top