Ekimen honek oso emaitza onak eman ditu lehen hilabeteotan; guztira 264 gaztek eman dute izena

AMOREBIETA-ETXANO | Abian jarri zenetik hilabete batzuk igaro ondoren, Amorebieta-Etxanoko Udalak oso balantze positiboa egin du gazte lan-poltsaren funtzionamenduaren inguruan. Ekimen hori ZUOK programaren baitan kokatzen da, zornotzar gazteek zerbitzu eta proiektu publikoen sorreran parte-hartze aktiboa izatea bilatzen duen udal-programa.
Gazteen lan-poltsaren helburua da zornotzar gazteei Udalak antolatutako kultura, kirol edo jai-ekitaldietan lan eginez lehen lan-esperientziak lortzeko aukera eskaintzea, gazteei lan-mundura modu praktiko eta hurbilean sarteko aukera emanez.
Hala, maiatzean abian jarri zirenetik, udalerriko 264 gaztek eman dute izena, datu nabarmen batekin: gazteen % 41ek ez zuen aurretik lan-esperientziarik izan, tresna horrek lan-mundura gerturatzeko duen balioa indartuz.
De esas 264 personas, 142 son menores de 20 años y 122 menores de 25, lo que refleja el interés de las y los jóvenes zornotzarras por aprovechar esta oportunidad. Gracias a la bolsa de empleo joven puesta en marcha por el Ayuntamiento, 62 jóvenes ya han trabajado o están trabajando en eventos organizados por el Ayuntamiento.
264 pertsona horietatik, 142, 20 urtetik beherakoak dira, eta 122, 25etik beherakoak. Horrek agerian uzten du gazte zornotzarrek aukera horretaz baliatzeko interesa dutela. Udalak abian jarritako gazte lan-poltsari esker, 62 gaztek egin dute lan edo lanean ari dira Udalak antolatutako ekitaldietan.
Adin-tartea zabaldu da 29 urtera arte
Ekimen hau hobetzen jarraitzeko asmoz, Udalak parte hartzeko adin-tartea, orain arte 16 urtetik 24ra bitartekoa, zabaltzea erabaki du, 29 urtera arteko gazteak ere parte har dezaten. Neurri horren bidez, pertsona gehiagorengana iritsi eta gazteen enpleguaren egungo errealitatera modu egokiagoan hurbildu nahi du Udalak.
Gainera, jada izena emana duten pertsonei, curriculuma eguneratu edo hobetu badute, galdera-sorta berriro bete dezaten dei egiten die. Horretarako esteka ondorengoa da: https://forms.office.com/e/3nkvd14mTt.
Oraindik izena eman ez dutenak ere animatu nahi ditu Udalak, datozen asteetan, Gabonak medio kontratazio-ildo berri bati helduko baitzaio. Izan ere, garai horretan jarduera asko egiten dira, eta beharrezkoa izango da udalerriko gazteak izatea.



