Ezbeharra 14:00ak aldera gertatu zen BI-3321 errepidean, Elorrioko noranzkoan, Miotatik gertu.

BERRIZ | 46 urteko gizon bat zauritu da 14:00ak aldera, Seat Marbella autoarekin irauli eta barruan harrapatuta geratu ostean, BI-3321 errepidean, Berrizko udalerrian, Miota norabidean. Kolpearen ondorioz, suhiltzaileek esku hartu behar izan dute zauritua laguntzeko, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Istripuaren ondoren, bidea itxita egon da bi noranzkoetan.
