DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

2025eko egutegiko argazki lehiaketan aurkeztutako irudiak ikusgai Elorrion

Elorrion dagoen ondarea islatzeko erronka bota die aurten Udalak herritarrei

Ikusgai egono dira abenduaren 31 arte

ELORRIO | Udalak urtero etxez etxe banatzen duen egutegia herritarrek ateratako argazkiekin osatutakoa izaten da, eta aukeraketa egiteko lehiaketa bat jartzen da martxan, urtez urte gai konkretu bat proposatuta. Aurtengo izenburua agian arraroa irudituko zitzaion bati baino gehiagori: Harria eta Taladrina. Horrela du izena 2022tik argitaratzen den koadernoak, herriko askotariko ondarea, eta bereziki industriala, lantzea abiapuntu duena. ​​

Hortaz, ondare horren ikuspegia adierazteko eskatu zaie elorriarrei, eta sekulako uzta batu da azkenerako. Hainbestekoa, aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa antolatzea erabaki duela Kultura sailak. Iturri Kultur Etxeko Udal liburutegiko apalategietan topatuko dituzte herritarrek udalerriaren zigilua daramaten irudiak. Gaurtik aurrera daude zintzilik eta abenduaren 30era arte ikusi ahalko dira. ​​

2025eko egutegirako 38 horietatik 13 izango dira aukeratuak, edonola ere, Udalak bere esker ona adierazi gura die argazki lehiaketan parte hartu duten guztiei. Erakusketa, beraz, eskerrak emateko modu bat ere bada.​​

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top