DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

2025eko Bizkaiko lehen haurra Durangoko familia bateko neska bat da

Aixa 00:55ean jaio zen Gurutzetan, 3,220 kiloko pisuarekin

Aixa bere aita Unairen ondoan, atzo asteazkena ARGAZKIA: Irekia

DURANGO | 2025ean Bizkaian jaiotako lehen haurra Durangoko familia bateko neska bat da, Osasun Saileko iturriek baieztatu dutenez. Aixa Gurutzetako ospitalean jaio zen 00:55ean, 3,220 kiloko pisuarekin. Bikote horren bigarren alaba da, beste neskatoak bi urte ditu, martxoan hiru urte betetzear, Unai zornotzarrak, bi alaben aitak, baieztatu digunez.

Gipuzkoan, beste haur bat jaio zen, Angelica Sofia, Donostia Unibertsitate Ospitalean 00:18an, 3,480 kg-ko pisuarekin. Zumarragako Ospitalean, Nikole 00:34ean jaio zen, 3,200 kg-ko pisuarekin.

Araban, Txagorritxu AUOn jaiotako lehen haurra, Oihan, 16:41ean jaio zen, 2,920 kg-ko pisuarekin.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top