DOT Durangaldea

2025 agurtzeko ostarteak egunean zehar eta gauean izotza egin dezake

Tenperatura maximoek ere behera egingo dute, eta 10 ºC-tik behera geratuko dira

Gaureako iragarpena Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Urteko azken egunean giroak egonkortzera egingo du orduek aurrera egin ahala. Egunaren lehen partean zerua oso hodeitsu egongo da eta baliteke zenbait lekutan oraindik ere zirimiria egitea. Arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeitzak arintzera egingo du eta gauean oskarbi geratuko da; orduan eguneko tenperatura minimoak neurtuko dira eta barnealdeko hainbat lekutan izotza egin dezake. Tenperatura maximoek ere behera egingo dute, eta 10 ºC-tik behera geratuko dira orokorrean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean ahul eta aldakor geratuko da eta gauean hegoaldetik finkatuko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top