Proiektu honek aukera ematen die lurra lantzeko eta bertatik kontsumo pertsonalerako fruituak lortzeko

IURRETA | Iurretako Udalak Udal Ortu Ludikoen aldeko apustua egiten jarraitzen du, herritarren eskura jarritako eskaintza pedagogiko, ekologiko eta sozial gisa. Proiektu honek aukera ematen die bizilagunei lurra lantzeko eta bertatik kontsumo pertsonalerako fruituak lortzeko espazio publiko bat izateko, bizi-ohitura osasungarriak eta ingurumenarekiko errespetua sustatuz.
Ortu ludikoak aisialdirako eta ongizaterako alternatibatzat hartzen dira, eta gizarte-integrazioaren eta pertsonen garapenaren alde egiten dute.
Proiektu hau 2011. urtean hasi zen eta, ordutik, urtez urte sendotuz joan da. 2026-2030 aldi berrirako, 19 pertsona berri sartu dira ortuetan parte hartzeko. Une honetan, eskainitako lursail guztiak okupatuta daude, eta horrek agerian uzten du ekimenak herritarren artean duen interesa eta harrera bikaina.
Udalak parte-hartzaile guztiak animatu nahi ditu hasitako bidean jarraitzera, eta espero du laster jasoko dituztela beren lan bikainaren emaitzak.
Udal Ortu Ludikoekin, Iurretak berretsi egiten du udalerri eredu iraunkor, inklusibo eta parte-hartzailearekin duen konpromisoa.
Iurretako Udalak Udal Ortu Ludikoen aldeko apustua egiten jarraitzen du, herritarren eskura jarritako eskaintza pedagogiko, ekologiko eta sozial gisa. Proiektu honek aukera ematen die bizilagunei lurra lantzeko eta bertatik kontsumo pertsonalerako fruituak lortzeko espazio publiko bat izateko, bizi-ohitura osasungarriak eta ingurumenarekiko errespetua sustatuz.