Orain arteko 28 hitzordutatik eguneko 40 hitzordu kudeatzera pasako da

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko NANa eta pasaportea emateko eta berritzeko zerbitzuak hazten jarraitzen du, herritarrei izapide hori are gehiago errazteko. Hala, urritik aurrera, zerbitzua, orain arte aldizkakoa, hileko hirugarren astelehenero eskainiko da. Gainera, arreta-ordutegia zabaldu egin da eta orain arteko 28 hitzordutatik eguneko 40 hitzordu kudeatzera pasako da.
Horrenbestez, 2025eko hurrengo hilabeteetarako egutegia ezarri da, data hauekin:
- Urriaren 20an
- Azaroaren 17an
- Abenduaren 15a
Izapideak Polizia Nazionalaren Dokumentazio Mugikorreko Bulegoan eskaintzen egiten jarraituko dira. Unitate mugikor hori udaltzaingoaren aurrean kokatuta egongo da, esan bezala, hilero hirugarren astelehenean, 9:00etatik 14:30era. Interesdunek aurretiazkoa hitzordua eskatu beharko dute HAZen, aurrez aurre edo 946 300 002 telefonora deituta. Orain arte bezala, ez da hitzordurik emango WhatsApp bidez edo ofizialak ez diren beste kanal batzuen bidez.
Zer izapide egin daitezke?
Hitzordu bakoitzean honako zerbitzu hauek kudeatu ahal izango dira:
- NAN egitea edo berritzea
- Pasaportea egitea edo berritzea
- NANaren ziurtagiri elektronikoa aktibatzea (izapide honek ez du aurretiko hitzordurik behar)
Prezioak eta dokumentazioa
NANa berritzeak 12 euroko kostua du, pasaporteak 30 eurokoa, eta ziurtagiri digitala aktibatzea doakoa da. Familia ugariak ordaintzetik salbuetsita daude dagokion dokumentazioa aurkeztuz gero. Ordainketa eskudirutan egin behar da hitzorduaren egunean bertan.
Izapideak egiteko, ohiko dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da. Dokumentazio hori aldatu egiten da izapidearen arabera (berritu ala lehen aldiz egin). Edonola ere, argazki bat eta, adingabeen kasuan, behar bezala identifikatutako guraso batekin joatea ezinbestekoa da.
Udalerrian sendotuz doan zerbitzua
Aurtengo ekainean martxan jarri zenetik, zerbitzuak harrera ezin hobea izan du zornotzarren artean. Herritarrek eta Udalak berak positiboki baloratu dute administrazio hurbilago baterako urrats hori. Orain, hitzordu gehiagorekin eta egutegi finko batekin, beste urrats bat ematen da Amorebieta-Etxanok udalerri erosoa, irisgarria eta modernoa izaten jarrai dezan.