DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Alaiak koralak jaso du Marixelarre saria Zornotzan ekitaldi hunkigarri batean

Saria udalerriko alkateak eman du, abesbatzak udalerriko bizitza kulturalari egindako ekarpena eta ibilbidea aitortzeko

Duela ia lau hamarkada sortu zen Alaiak korala

AMOREBIETA-ETXANO | Zornotzako herriak omenaldia egin dio gaur Alaiak koralari Marixelarre sariaren laugarren edizioan, Emakume Artisauen eta Nekazarien Azokaren baitan Zelaietan egindako ekitaldian. Ospakizunera hurbildu dira herritar asko emakumez soilik osatutako taldeari esker ona adieraztera, ekitaldia hunkigarria bezain polita eginez.

Saria eman ondoren, Alaiak abesbatzak abesti bat eskaini du, emozioa nagusi izan den ekitaldiari amaiera biribila emanez eta, beste behin, emakume taldeak udalerriko bizitza kulturalari egindako ekarpena gogora ekarriz.

Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkateak hitz batzuk eskaini  dizkio koralari, eta musika zein kultur arloan egindako ekarpena ez ezik, emakumeen arteko topaketarako eta laguntzarako espazio gisa izan duen zeregina nabarmendu du: “Alaiak korala talde bat baino gehiago izan da; laguntasunaren eta emakumeen ahalduntzearen eredu ere izan da. Horregatik, gaurkoan koralaren ibilbidea, ausardia eta konpromisoa aitortzen ditugu. Askorentzat, abesteko talde bat ez ezik, lagunduak, entzunak eta ulertuak sentitzeko espazio bat ere izan delako”, adierazi du alkateak.

 

40 urte

Duela ia lau hamarkada sortu zen Alaiak korala, eta garai hartan ez zen ohikoa emakume talde batek abesbatza bat sortzea eta talde gisa sendotzea. Ordutik, Amorebieta-Etxanoko kultur bizitzan oinarri izan da, ekitaldi ugaritan parte hartuz eta bere musika eta konpromisoa herrira ekarriz.

Baina, aurrez aipatu bezala, Alaiak koralak, abesteaz gain, laguntasun-sare bat ehundu du urtetan zehar, taldea emakumeen arteko topagune eta babesgune bihurtuz. Bere agurrean, 2024ko azaroaren 22an, sare horren garrantzia nabarmendu zuten, koraleko kide askorentzat beste pertsona batzuekin edota udalerriko kultur bizitzarekin harremantzeko lotura izan dela azpimarratuz.

“Horregatik guztiagatik, gaur eskerrak ematen dizkiegu. Eskerrik asko aitzindari izateagatik. Eskerrik asko erakutsitako ausardiagatik eta Amorebieta-Etxanori utzitako ondareagatik. Eskerrik asko berdintasuna musikatik, kulturatik eta adiskidetasunetik ere eraikitzen dela erakusteagatik. Eskerrik asko musikak batzen gaituela erakusteagatik eta eskerrik asko, garrantzitsuena abesti bakoitzaren atzean dauden pertsonak direla gogorarazteagatik”, adierazi du Ainhoa Salterain alkateak.

Marixelarre saria, 2022az geroztik, Amorebieta-Etxanoko Udalak urtero ematen duen saria da, udalerrian berdintasunaren alde lan egin duten kolektibo, proiektu eta pertsonen lana goraipatzeko eta saritzeko. Aurreko edizioetan, saria herriko lehen emakume elkarteari (2022), 1940 eta 1975 artean lan egin zuten emakume zornotzarrei (2023) eta kirol-eremuan genero-desberdintasunak murrizten lagundu duten 1.205 kirolari zornotzarri (2024) eman zitzaien. 

Cuarta edición

Desde 2022, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano otorga el premio Marixelarre para reconocer la labor de colectivos, proyectos y personas que han trabajado en favor de la igualdad en el municipio. En ediciones anteriores, el galardón se concedió a la primera asociación de mujeres de la localidad (2022), a las mujeres zornotzarras que trabajaron entre 1940 y 1975 (2023) y a 1.205 deportistas zornotzarras que han contribuido a reducir las desigualdades de género en el ámbito deportivo (2024).

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top