DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zornotzak Zubizabala auzoko jolasgunea eta hainbat gune publiko hobetu ditu

Udalak zabu berriak jarri ditu eta haurrentzako gunean segurtasun-lurra berritu du

La zona de juegos infantiles ha sido renovada

AMOREBIETA-ETXANO |  Udalak udalerriko espazio publikoak hobetzeko konpromisoarekin jarraitzen du, herritarren segurtasunean, irisgarritasunean eta ongizatean arreta berezia jarriz. Oraingo honetan, Zubizabala auzoa izan da arretagunea, eta bertan hainbat hobekuntza egin dira instalazioak modernizatu eta egokitzeko.

Hala, batetik haurrentzako jolas-gunea berritu da, bi eserlekudun zabu berri bat jarriz eta segurtasunerako 120 m²ko lur azpiegitura berrituz. Aurreko azpiegiturak zuloak zituen dilatazioen ondorioz, eta beraz, haren berrikuntza beharrezkoa zen. Modu horretara, haurren jolasteko eta gozatzeko baldintzak hobetu dira. .

Horrez gain, udal lan-taldeak hainbat hobekuntza egin ditu Zubizabala auzoan, besteak beste, Sabino Arana kaleko tren-geltokirako sarbideko baranda, hilerri ingurukoa eta Euskotren geltokikoa lixatu eta margotu. Era berean, edukiontzi beltzak berritu dira eta auzoan landareak eta belarrak kentzeko lanak egin dira, baita hilerrirako bidean dauden sastrakak mozteko lanak ere. Azkenik, espaloietan hautsita zeuden baldosa batzuk ordezkatu dira, oinezkoen segurtasuna hobetzeko.

Ekintza hauek guztiak Udalak hiri espazioak mantentzeko eta hobetzeko duen konpromisoaren adierzgarri dira, herritarrek ingurune seguruagoa, garbiagoa eta irisgarriagoa izan dezaten.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top