Inkesta datorren abenduaren 31ra bitarte egongo da zabalik

AMOREBIETA-ETXANO | Urtero moduan, eta herritarren partaidetzarekiko konpromisoari jarraituz, Amorebieta-Etxanoko Udalak inkesta bat jarri du abian, datorren urteko Karmenen jaien inguruan proposamenak eta ideiak jasotzeko. Inkestaren bidez zein ekintza, kontzertu edo jarduera gustatuko litzaizkiekeen jakin nahi da, honela jaiak zornotzarrentzat egindakoak izan daitezen.
Inkesta abenduaren 31ra bitarte egongo da zabalik, eta esteka HONETAN


