Ezbeharra 13:30ean gertatu zen, N-636 errepidean.

ELORRIO | 25 urteko gizon bat arin zauritu da N-636 errepidean, Kanpazarren, kamioia irauli ostean. Ezbeharra 13:30ean gertatu da, eta larrialdi-zerbitzuek Landakoko osasun-zentrora eramango dute biktima, LAGek jakin ahal izan duenez.
Zauritutako bakarra laguntzera zihoazen suhiltzaileak ere bertan daude. Istripua auto-ilarak sortzen ari da eta une honetan bide alternatiboa ematen ari da. Kontuz ibiltzeko eskatzen da.
🚨Kamioi baten iraulketa #Istripua #N636 Km 39 #Elorrio-n. Txandakako zirkulazioa ezarri da.
🚨 Accidente de un camión volcado en la #N636 Pk 39 Elorrio. Se procede a dar paso alternativo.
☎️ 011#Trafikoa pic.twitter.com/QznlO55D8l— Trafiko (@trafikoaEJGV) July 22, 2025