DOT Durangaldea

Zapatuan Durangon Folk: Haritz Dantzari Taldea, Kriskitin eta Jaizale taldearekin

Ikuskizuna San Agustin Kultur Gunean izango da 19.00etan

Ikuskizuna datorren zapatuan izango da

DURANGO | Krikitin dantza taldea  2000 urtean hasi zen abemduan Durangon Folk izeneko jaialdia antolatzen. Aurreko urtean, 1999an Galeuzka jaialdia antolatu zuen. Izan ere orduko hartan Galizia eta Kataluniakoak izan ziren talde gonbidatuak. Hurrengo urteetan hainbat lekutako gonbidatuak izan dituzte; Menorca, Asturias, Burgos, Zaragoza, Toledo, Kantabria…

Urtean joan ahala, gizartea ere aldatuz doala kontuan hartuz hurbilagoko taldeak gonbidatzen hasi ziren. 2024an Iruñeko Duguna taldea izan zuten, aurten, berriz Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldea gonbidatu dute.

Berezia da aurtengo talde gonbidatua, izan ere Abel Iriondo Elortza elgoibartarra Haritz Euskal Dantzari Taldeko partaide izan zen Kristikineko dantzari izan aurretik. Han ikasitako hainbat dantza irakatsi zituen Durangoko taldean eta estimu handia lortu zuen dantzarien artean. 

Ilusio handiz prentatu duten saioa dela diote antolatzaileek. Kriskitin taldeko 110 dantzaritik gora irtengo dira oholtzara. 7 urtetik 75 urtera bitartekoak. Musikarik ez da faltako: Jaizaleko txistulariez gain, soinua, trikitia, panderoa, biolina, guztira 9 musikari . Jantzien arduradunak ez du lan makala hartu, 188 trajetik gora prestatu ei ditu. Elgoibartik 26 dantzari heldu etorriko dira, euren musikariekin.

 

Elgoibarko taldeak ere parte hartuko du aurten

Haritz Euskal Dantzari Taldea Elgoibarko euskal dantzen erreferente nagusietako bat da. 1973an sortu zen, San Bartolome jaietako soka-dantza eta herriko dantza-ohiturak bizirik mantentzeko helburuarekin. Urteetan zehar, belaunaldiz belaunaldi transmititu du euskal dantzarekiko maitasuna, Elgoibarko kultur bizitzaren parte ezinbestekoa bihurtuz.

Taldeak hainbat ekitaldi eta jaialditan parte hartzen du, bai herrian bertan bai Euskal Herritik kanpo ere, eta 1987az geroztik Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren antolaketan ere aritzen da. Haritzek tradizioa eta komunitatea uztartzen ditu, euskal dantza zaindu, erakutsi eta etorkizunera eramateko konpromiso sendoarekin.”

Kriskitin dantza taldea 1986an sortu zuten Durangoko Gau-txori taldeko abeslariek eta Tronperri Zaharra eta Txoritxu Alaiko dantzari nagusiek. Hainbat urtez plaza eta eszenatokietan agertu barik egon ostean berriro elkartu ziren Durangoko Euskal Jaien mendeurrenean. 1986Ko urrian Kriskitin izena jartzea erabaki zuten eta BERRASI ikuskizuna prestatze lanei ekin zioten. Ondoren beste hainbat ikuskizun etorriko ziren: Muntxaraz, Kriskitinaren hotsa, Amillanpetik, Aup, Akelarrea. 

Horrez gain, Platillu soinua dantza errekuperatu zuten 1999an, eta Surrandien konpartsarekin Durangoko aratusteak berreskuratu zituzten 2000. urtean.

Ezteguna antzinako erara antolatu dute zenbait aldiz, baita Nazioarteko Folklore jaialdia ere.

Euskal Herriko dantzak eta Durango herriaren izena hainbat tokitara eraman dute; Durangaldetik hasi eta Galizia, Katalunia, Burgos, Menorca, Frantzia, Grezia, Lituania…eta Ameriketaraino.

Durangon Folk, 2025

Eguna: Abenduaren 20a (zapatua)

Lekua: San Agustin Kultur gunea (Durango)

Ordua: 19:00

Partaideak:

  HARITZ dantzari taldea (Elgoibar)

  KRISKITIN danza taldea (Durango)

  JAIZALE txistulari taldea (Durangaldea) eta Durangoko musikariak

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top