DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zaldibarko erabilera anitzeko gela berritua estreinatzeko prest

Udalak liburutegi zaharra egokitzeko lanak amaitu ditu

Zaldibarko erabilera anitzeko gela berritua.

ZALDIBAR | Bost hilabeteko lanen ondoren, Zaldibarko Udalak amaitu berri ditu liburutegi zaharra egokitzeko lanak eta erabilera anitzeko gela berritua estreinatu du. Obraren inbertsioa 94.192,45 eurokoa izan da eta zenbateko horretatik 62.038 euro Bizkaiko Foru Aldundiak ipini ditu.

Irailean hasitako obrak amaituta, Zaldibarrek erabilera anitzeko gela berritua prest dauka. Hilabete hauetan guztietan, azpiegitura gaur egungo premietara egokitzeko lanak egin dira. Hala, lokalaren ezaugarri teknikoak hobetu dira, gaur egun bertan antolatzen diren ekintzei –hitzaldiei, proiekzioei eta tailerrei- begira.

Batetik, hobetze lanak egin dira lokaleko akustikan eta argiztapenean, eta baliabide tekniko berriak jarri ikus-entzunezkoei begira. Bestalde, isolamendu termikoa hobetu, klimatizazio sistema ipini eta altzariak berritu dira. Azken hauek guztiz berritu dira, eremuari homogeneotasun bat eskaintzeko asmoz. Horrez gainera, sarrerako eta komunerako irisgarritasuna hobetu dira.

 

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top